2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Bigarren eskuko jostailuen azoka

Elgoibarko Herri Eskolako ikasleak
ospatu berri den bigarren eskuko jostailuen azokan.


 Ikasleak beraien saltokietan produktuak antolatzen.

 Liburu eta ipuin ugari egon ziren aukeran erosteko.

Agenda 21etik bultzaturik azoka honetan ikasleek 
etxean gordetako jostailu eta liburuxkei bigarren bizitza bat ematen diete.

Elgoibarko Leku Eder enparantzan antolaturiko azokan
ikasleek komertzioaren oinarriak ezagutzeko parada izaten dute;
hala nola produktu bakoitzari salneurri egoki bat jarri,
irabazien portzentaiak atera,
eta azoka batek eskatzen duen prestaketa guztiak antolatu;
mahaiak, txartelak, aurkezpena eta ikaskideen arteko koordinaketa.

Kontsumo jasangarria bultzatzen duten ekimen hauekin
ikasleek asko ikasten dute eta bide batez sosa batzuk irabazi ere.

Bigarren eskuko jostailuen azoka hau Elgoibarko udaleko 
ingurumen sailak eta herriko ikastetxe desberdinek burutzen dute.

Ikasleek etxetik ekarritako jostailuak 
kutxetan gorde zituzten azkokara eraman aurretik.

Mila esker azoka honetan antolatzen eta esku bat luzatu duzuen
ikasle zein irakasle guztiei,
eta bereziki Idoia Lasagabasterri
Herri Eskolako Agenda 21eko arduradunari.
Lan handia egiten duzue!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina